ZESTOA
Gipuzkoako iparraldeko udalerria (Urola-Kostaldea). Mugak: iparraldean Aizarnazabal, Zumaia eta Deba; ekialdean Aia; mendebalean Deba; hegoaldean Errezil eta Azpeitia. Garaiera, 69 m. 43,5 km2 eta 3.592 biztanle.
Herrigune hauek osatua da Zestoako udalerria: Aizarna, Arroa, Arroa-geltokia, Iraeta eta Zestoa (herriburua). Urola ibaia igarotzen du.
Ekonomia iharduera nagusia industria (zurgintza, papergintza, altzairugintza, janari industria) da. Dena dela jende asko Azpeitia, Zarautz edo Zumaiako industrietara joaten da langile.
Aipagarri dira Altzolaras, Bedua, Iriarte, Lasao eta Lili jauretxeak, XVII. mende hasierako udaletxea, bainu-etxeak, Santa Ana eliza gotikoa, XVI-XVIII. mendeetako Arroako San Esteban Lehen Martiriaren eliza, Aizarnako XVI. mendeko eliza eta Santa Ines eta Ibañarrietako San Joan ermitak.
Historia. 1383. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Zestoako herria, hots, Joan I.a Gaztelako Erregeak Aizarnako herritarrei herri bat sortzeko baimena eman zienean. 1549. urtean eliza eta etxe ugari erre zituen sute bat gertatu zen, eta Konbentzioko Gerraren ondorioak ere jasan zituzten zestoarrek. Aizarnako auzoa betidanik Zestoako heriari lotuta egon bada ere Arroa 1852. urtean jarri zen Zestoako herriaren administraziopean.
Homepage |
|---|