SORALUZE

Indarrean dagoen biztanle-erroldako datuen arabera,
hirian 4.838 lagun bizi dira; horietatik 2.411 
gizonezkoak dira eta gainerako 2.427ak emakumezkoak.
4838 biztanle horietatik 2.405 herrian jaio ziren, 
1.206 Euskal Herrian eta 1.227 Estatuko gainerako herrialdeetan
eta atzerrian.
Gaur egun 4 baserri-auzoetan, Ezozia, Irure, San Andres eta Txurrukan,
254 lagun bizi dira, %5,25a justu-justu; hirigunean, berriz 4584.

Lehen pertsona-aztarnak Mazelaegiko kordalaren gailurrerian kokatuta dagoen Soraluze-Elosua Aztarnategi Megalitikoan agertu dira. Jakina da eskualdean karistiarrak, Deba eta Nerbioi ibaien artean kokaturiko etnia, bizi zirela. Bisigodoen inbasioa etorri zenean eskualdeak Cantabria izena hartu zuen lurralde bati lotuta geratu zen. Geroago eta goi Erdi Aroan zehar ere, Arabako konterrian txertatu zen. Lurraldea etengabeko menpekotasun aldakorrean egon zen, bai nafarren bai gaztelarren agindupean. 1343ko urriaren 15ean, Gaztelako Alfontso XI.ak hiriaren konstituzioa ofizialdu zuen. Logroñoko foruaren prerrogatibak eman zizkion eta Placencia izena ezarri. Erregeren baieztapena jaso ondoren, Gipuzkoara hurbilduko zuen prozesu bati ekin zion. XV. Mendean hirian izugarrizko garrantzia hartuko zuen iharduera bat hasi zen ernaltzen: arma industria. XIX. mendera arte hiria eskualdeko arma-gunerik nagusiena izan zen. XVIII. Mendean lan publiko zein zibil ugariri ekin zitzaion, hala nola udaletxeari, Jauregi jauregi edo abatetxeari, Baltegietako Intxaurdieta etxea Iturbururenaren ondoan, Mendikute dorreari eta abarri. XIX. mendean eginikoekin batera hiriaren gaur egungo itxura urbanistikoa egituratu zen.

 

Homepage