LEGAZPI
Gipuzkoako erdi-hegoaldeko udalerria (Urola Garaia).
Mugak: iparraldean Antzuola, Urretxu eta
Zumarraga; ekialdean Gabiria, Mutiloa eta Zerain; mendebalean Oñati
eta hegoaldean Zegama eta Oñati.
Garaiera, 400 m. 42,2 km2 eta 9.600 biztanle.
Urola ibaiak igarotzen du iparraldetik hegoaldera.
Ekonomia iharduera nagusiak industria (lanabesak,
metalurgia, altzairugintza, plastikoak, lantegi mekanikoak, papergintza;
(%69,3) eta serbitzuak (langileen %29,1).
Historia: 1290. urteko agiri batean aipatzen
da lehen aldiz Legazpiko herria. 1384. urtean Segurako herriarekin bat
egin zuen, inguruetan zebiltzan lapurrei aurre egin ahal izateko. Bi herri
hauek loturik egon ziren 1608. urtean Legazpiko herriak, Felipe III.aren
eskutik, hiri gutuna jaso zuen arte. Ordutik Gipuzkoako batzarretara ordezkari
bat bidaltzen hasi zen, hasieran Zerainekin batera eta gero Mutiloarekin
batera, 1768. urterarte.
Mirandaolakoa izan da Legazpiko burdinola
zaharrena, 1400. urtetik XIX. mende hasiera arte zabalik egon zena.
Legazpin dago ia 3.000 langile izan zituen
Patricio Echeverría altzairugintza lantegi garrantzitsua.