BEASAIN

 

Gipuzkoako udalerria (Goierri).
Altuera 171 m.; 29,9 kmý; 12.000 biztanle inguru.
Mugak: iparraldean Beizama eta Azpeitia, ekialdean Ordizia eta Itsasondo, mendebaldean Ormaiztegi
eta Itsaso eta hegoaldean Lazkao, Idiazabal eta Olaberria.
Auzoak: Aratz-Matxinbenta, Arriaran, Astigarreta, Garin, Gudugarreta eta Beasain.
Oria eta Agauntza ibaiak igarotzen dira udalerritik.

Historia: Aztarna zaharrenak Murumendi eta Matxinbentako dolmenak dira. Santiagoko bidearen eta ondoren Errege bidearen ertzean zegoen herria edo parrokia zen Beasain XIV. Mendean. Bertakoak ziren Iartza, Arriaran eta Murua leinuak. 1399. eta 1615. urteen artean, Ordiziako hiribilduaren menpean egon zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan 1852. urtean ordezkaritza zuzena izan zuen arte, bere historian zehar inguruko herriekin hainbat batasun eta lotura izan zituen. 1936ko Gerra zibilean, Beasain izan zen gudaloste faxistek hartu zuten Gipuzkoako lehen herri garrantzitsua.

 
 

Homepage

Gipuzkoa

 

Copyright © 1998  Angelo Cacciola Donati