
Plazaren alderdi batean Staller
anaien zaldiek irrintzika eta sokei tira eginez
urduritasuna nabarmentzen zuten: oinaztargiek zerua
zabaltzen zuten eta euria etengabe ari zen. Bitartean, bi
anai hungriarrak beraien gauza guztiak bizkor jasotzen
ziharduten, uraren eraginez honda ez zitezen; horrek ez
zien galerazten herriko bi emakumeren arteko elkarrizketa
bitxi hau entzutea:
|