EUSKARA 
 

 Antzuolako Udalean, 1995eko maiatzean, jarri zen martxan AEBE -Administrazioan Euskara Bultzatu
 Erabiliz- plana, udal langileek eta Udalbatzak oniritzia eman ondoren.
 Euskararen erabilera gehitzeko plan hau pilotoa da, eta Antzuolako Udalean ezezik Bergarakoan ere
 martxan dago. Bestalde, aipatu beharra dago Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso duela.
 Helburu nagusia da administrazio honen barruko nahiz kanpoko harremanak euskalduntzea. Gauzak horrela, geure alde dugu udalaren barruko lana euskalduntzeko jardunean hasiberriak ez izatea; hain zuzen ere, azkenengo urte hauetan lan asko egin delako Udalaren zerbitzuak euskaraz bideratzeko.
 Hala ere, oraindik badago non jarduna eta, plan honen bitartez, orain arte landu gabeko alorretan
 zulatzen  dihardugu -hizkuntz kalitatea, oinarrizko materiala euskaratzea, kontratuetan
 hizkuntzaren  tratamendua kontuan hartzea...-. Hori dela eta, alor berrietan zulatzen dihardugu, baina  administrazioak berak  bakarrik  eragin handirik ez du izango, herritarren bultzadarik ez badu.
 Horregatik herritarroi eskaera zehatzak egin zizkien Udalbatzak 1997ko abenduaren 2an:
 
 -  Udaletxera edo beste norabait zuzentzean, kontsultak edo eskariak euskaraz egitea edo bideratzea.
    Euskaraz egiteko gaizki moldatuz gero, Udalaren Euskara zerbitzuaren laguntza jasoko dute testu
    motzak   egiteko.
    Testuak oso luzeak direnean ere, jo zerbitzu horrengana eta bertan esango dizute zer egin daitekeen
    kasu bakoitzean.
 - Orain arte gutxiago landu diren alorretan agiriak eta abar euskaraz edo gutxienez ele bietan eskatzea,
    hala nola, fakturak, aurrekontuak, proiektuak, etab.
 
 
 
 
Copyright © 1998 Angelo Cacciola Donati  HOME PAGE