ANTZUOLAKO BANDERA

    1. Testuinguru historikoa.-
    Antzuolako banderaren inguruko lehendabiziko berriak alardeak egiten zireneko garaikoak dira. Alardeak herriko banderapean egiten zirela jakinean gaude; eta baita antzuolarrek alardeak Bergarako banderapean egiten zituztela ere, herri horretako jurisdikzioaren menpean bait zegoen.
    Guzti honen aldaketa -eta ondorioz bandera egiteko beharra ere- Antzuolak 1539an alardeak egiteko independentzia lortu zuenean etorri zen, nahiz eta 1629. urtean Bergarako jurisdikziotik kanpo geratzea lortu zuenean, armen ziurtagiri ofiziala lortu.
    Zer gertatu zen bada 1539an?
    Lehen aipatu dugu, beste herri bateko jurisdikzioaren menpe zeuden herriek jurisdikziodun herrietara joan behar izaten zutela alardeak egitera. Menpekotasun honek herri bien arteko tirabira ugari sortu zuen, eta antzuolarrek Bergarara joateari ezezkoa eman zion. Bergararrek errebelamendu eta sediziotzat hartu zuten hori. Gauzak konpontzen ez zirenez, Valladolid-eko "Chancilleria"ra jo zuten antzuolarrek, eta 1539ko urtarrilaren 28an hau deklaratu zuen "Chancilleria"k: "...hagan sus alardes en la plaza del dicho Anzuola"
    1644. urtean egindako udaletxeko ondasunen inbentarioan gerrarako bi banderen aipamena egiten da. Hala ere, ez dakigu zein trazadura zuten.
    Gaur egun, berriz, badugu Antzuolako udaletxearen areto nagusian, betidanik Alardeko bandera bezala ezagutu izan duguna. Baina ez da bakarra gure eskuartean duguna, honen aurrekoa ere artxiboan gordetzen delako. Bandera bi hauek azpìan jartzen duten leienda bati esker, zein garaitan egin ziren jakin ahal izateko aztarnak badauzkagu.

    Zaharrenak, eta artxiboan gordeta dagoenak, behean testu hau darama: "1863. Copia del original". Bigarrenak, eta gaur egun udaletxeko areto nagusian dagoena eta alardean erabiltzen dena: "1981. Hau, 1863an, jatorrizko banderari egindako kopiaren kopia".
    Bandera zaharrenak makina bat gorabehera txar izan ditu: suteak, gerrak,... baina baita merituzkoak ere. Adibidez, 1906an Donostian ospatutako erakusketa etnografikoan domina jaso zuen.

    2. Arma-ziurtagiriaren deskripzioa.
    Harmarriaren irudiak edo kuartelak, Antzuola XVII. mendeko 1629. urtean, herri bezala kontsideratu ondoren, emandako arma-zertifikatuarenak dira.
    1744. urtean herriko udaletxea eraikitzeko zorian zegoela, antzuolarrek armarriaren beharra ikusi zuten. Hala ere, 1629an onartutako diseinuak eztabaidak ekarri zituen 1744ko gizasemeetzat; handienak kateatutako erregeak zer eraman behar zuen izan zen, koroa ala murroia, mairuek bezala. Eztabaidak-eztabaida, armarriaren diseinua 1745ko ekainaren 9an onartu zen.
    Lau zati nagusitan banatua dago berau:
    1. Goikaldean ezkerretara, erregea: zoru urdinaren gainean, purpuraz jantzia eta kate bat lepoan duela, urrezko erregemakila eta koroaz.
    2. Goikaldean, eskumazko zatia, zoru gorria du eta han, kainoetxe eta guzti, hamabi armako kainoi-taldea.
    3. Behekaldeko ezkerreko zatia, zoru berdezkoa da. Urrezko kaliza eta gainean zilarrezko hostia darama, eta izkina bakoitzean urrez perfilaturiko pinu berdeak.
    4. Azkenik, laugarren eta eskumako zatian, urdinez agertzen zaigu. Hor Mariaren nizena koroatuta dago eta guztia urrezkoa. Alderdi bakoitzean arbola txikiak eta zilarrezko edontzia: behekaldean, berriz, hiru ilargi erdiak.

    Arma-ziurtagiriak dioenez, Santxo Abarkak emandakoak dira, antzuolarrok Baldejunkeran lortutako garaipena eskertuz (920. urtean):

    " cuyas armas de los dos ultimos quarteles son las que ussan por su valor y concession de don Sancho Abarca,... en cuya conformidad las podra ussar la  M.N. y M.L. Villa de Anzuola con tal que no barie color, metal ni figura sino en la misma conformidad que se miran diseñadas al principio de esta obra... y pueda ussar de las referidas armas, timbres y blasones colocandolas en sus sellos, tapices, alfonbras, cassas, capillas, portadas, sepulturas, pinturas, plata labrada y demas alaxas que la conbengan..."

    Hau da zehatz-mehatz, Baldejunkerako borrokaldi horren inguruan,  arma-ziurtagiriak adierazten diguna:
    "... pues viniendo de la M.N. y M.L. Villa de Anzuola una compañia de sus gentes en socorro del rey de Navarra con noticia que tubieron del sitio que ocupaban los moros,... el baliente denuedo de los anzuolanos dejaron en las manos una completa victoria,... y los despoxos que poco antes abian tomado de los chrisptianos los recuperaron y juntamente las banderas, y dos de las suyas con las medias lunas africanas, y una que abian quitado a los chrisptianos con una orla y un caliz de oro y a cada lado un pino berde, y en el reberso de ella el nombre de Maria con otro arbolito de cada lado. Fue muy celebrada y aplaudida en toda Navarra esta balerosa accion de  los exforzados soldados de Anzuola... Y querido el Rey Don Sancho Abarca... no hecho en olbido este gran servicio, y atendiendo al esfuerzo de los anzuolanos,... para que perpetuamente quedase memoria del valor con que abian procedido, les concedio las armas las que restauraron de los moros y les ganaron, que son las mismas que hasta oy conserban y las trata don Miguel de Salazar, Capellan de Onor que fue del señor don Phelipe 4º, y don Juan Mendoza, Chronista y Rey de Armas que fue del dicho señor rey, en su original thomo 15, al folio 174.
    (...)  Doy la presente firmada de nuestra mano y sellada con nuestras armas en esta coronada villa de Madrid a nuebe dias del mes de junio de mill setecientos quarenta y cinco años. Don Juan Alphonsso Guerra y Sandoval... Chronista y Rey de Armas de Su Alteza".

    3. Mairuaren Alarderako Bandera, Herrikoa bihurtu nahi dena.
    Aipatu dugun bezala, gaur egun Udaletxeko Batzar Aretoan daukagun bandera da Alardekoa. Hau da beraz, herriko bandera bihurtu nahi duguna, geure ustetan goian frogatzen saiatu garan bezala, erreferentzia adierazgarriak berau halaxe izan dadin badaudelako. Agiri zehatzarik ez baldin badugu, aipatu behar da banderaren azpian dagoen testuaren arabera, lehendabiziko banderaren trazadura Udalak armarria egin zueneko garaikoa izan daitekela; hau da, XVIII. mendearen erdialdekoa. Ondorengoak, kopiak.

    Bere egitura, irudi eta koloreak, hauek da:
    Setazkoa da, koloredun diseinu geometrikoarekin.
    Alderdi bietan, amakomunak dauzka:
    Fondoa, urrezko kolorea.
    Borgoñako gurutze granatea gainean -oso erabilia gurutze hau infanterietako banderetan-.
    Alboetara, eta bandera guztia inguratuz, urdinez margotutako trianguluak.
    Izkinetan, triangulu zuri eta beltzak.
    Azpian, neurriz desberdinetako bederatzi zuhaitz berde, horietako sei euren edalontzi gorriekin. Gainean, ilargi-erdi zuria.
    Goikaldean, bost zuhaitz berde, horietako hiru euren edalontzi gorriekin. Alboetan, bi ilargi-erdi.

    Zati bereziak:
    Alde batean:
    Trianguluz osaturiko orla gorri-berdea, eta erdian gorriz idatzitako Mariaren izena, gorriz koronaturik ere.
    Bestean:
    Trianguluz osaturiko orla gorri-berdea, eta erdian gorriz margoturik, kaliz bat eta, gainean, Ostia zuri bat.

    Antzuolan, 1997ko abenduaren 12an
    Iñigo Ramirez de Okariz Telleria