ARTEA

  Parrokia
  Errukizko Amari eskainia, neoklasikotzat jo daiteke eliza hau. Aipatzekoa da ezkutuan aurkitzen
  den  lehen   erretaula zaharra, Plateresko garaikoa baita.

  Udaletxea
  XVIII. mendean herri askotan eraikiko ziren egitura barrokoa du Antzuolakoak ere: arkupea,
  balkoi   burdin-sareduna, gainekaldean armarria eta barruan erdiko eskilara.
  Fatxada osoa harlanduz  egina dago.
  Udaletxearekin bat eginez, garai bereko hainbat etxe ikus daitezke, goenaga etxea -armarri
  eta guzti-nagusia delarik.

  Kalbarioa
  Hau ere barroko garaikoa, erdikoa da behe-erliebez horniturik, intersgarriena.
  Bertara etortzen omen ziren ama asko umeari oinez erakusteko, otoitz eginez.

  Besasti-Besagasti 
  Gipuzkoan heri artegintzan dugun oholez osaturiko baserri ederra, Ezkiogan aurkitzen
  den   tankerakoa eta XVI-XVII. mendekoa.
 
   
Copyright © 1998 Angelo Cacciola Donati  HOME PAGE